ONINTZA ETXEBESTE LIRAS
"HAU EZ DA SOILIK AXOA"



"Hura ez zan soilik axoa"_2019
[Esku-hartzea]
Obra hau proiektu kolaboratibo batetik abiatzen da. Agroekologia eta artea uztartuz, Sarako herriko (Lapurdi) lurraldeko ekoizpenen, merkataritzaren eta turismoaren artean ematen diren artekaritzen bilaketan du hasiera. Merkaturatze zirkuitu labur horiek aztertu ahala, deigarria da ekoizleek astero egiten duten merkatua, frontoiaren eremu publiko eta sinbolikoa hartzen duen gertaera, artikulazio-zentro garrantzitsua delako. Kartografiatutako harremanak ibili genituen, behar genituen produktuak tokian erosi, eta postu baten bitartez interbenitu genuen merkatuan, bertan ohikoa den axoa planterraren pintxoak eskainiz. Ekintza honen bidez, testuinguruaren harreman- eta jasangarritasun-sareak aktibatu nahi izan ziren, azpiegituraren zati eragile bat gehiago bihurtuz.
Eneko del Amo-rekin elkarlanean,
"Xareta; lurraldea artekari" proiektuaren barnean gauzatutako ekintza,
Eva Campo Müller Tokiko garapenerako bekaren laguntzaz.
