top of page

Baserriko ahotsak_2016

[Ikus-entzunezkoa (17' 34'')]

Baserriaren oroimenean murgilduz, landa eremuko bizimodu "tradizionalaren" parte izan ziren zazpi ahots dira jasotakoak, memoria indibidualaren eta kolektiboaren arteko katebegi direnak. Euskal baserrien ekoizpen sistemarako ezinbestekoak ziren espazioetan barneratuz, haiekin bat egiten dute ahotsek, memoriaren eraiketaren baitako oihartzunak azaleratuz.

Testuinguru bera bizi zuten zazpi anai-arreba, lekuari lotutako zazpi ahots, zazpi testigantza, zazpi bizi-esperientzia; ahaztutako lekuei loturiko gertakizun eta egunerokotasuna bizi eta ikusi zituztenak, nola zenari buruz, eta izan zenari buruzko zazpi transmisioIragana orainalditik eraikiz, kamerarekin bertan barneratuz, baserri sinbolikoaren konnotazio kulturalaren eta bere helarazpenaren inguruko narratiba garaikidea proposatzen da, oroimenaren harreman eta dimentsio ezberdinen arteko tentsioetan,  kohesioetan.

bottom of page