top of page

Sagardotegia omen zan_2015

[Esku-hartzea eta ekintzaren erregistro muntaia (7' 47'')]

Mikelentxone (Oiartzun, Gipuzkoa) baserriaren inguruko informazio bilaketan agertu ziren lehen aldiz Ardotx eta Larraburu bertsolarien izenak, euren artean izandako tira-bira baten harira. Jasotako bertsoek diotenez, Mikelentxone baserri zaharrean sagardotegia omen zan, 1869. urtean. San Inazio bezperan sagardotegian elkartu eta bertsotan ibili omen ziren. Nonbait, inbidiak jota, batek bestea buruan harriaz jo zuen.

Kontakizunetik abiatuta, Mikelentxonen elkartu ginen berriz ere, ia mende eta erdiren bueltan bi bertsolarirekin, baserrian, eta sagardotegi giroan, zabal zitezkeen ondorioen bila.

ila.

bottom of page