top of page

“AMA JOATEN ZAN EGUNERO PLAZARA, BERDURA SALTZEA”

“Nik uste dut gure inguruan zeuden baserritan, gehienak ganaduan inguruan iten zuten lana, eta, zittuzten ganadu guztiyak ere ba ganaduantzako etekiña ateratzeko: belarra ta belarrondoa, ta erremolatxa… behiantzat janariya iteko, ta baratzan mutur bat ba etxeko kontsumorako. / Hiru baserriko esniak eramaten genitttun goizero Errenterira; hoi denak hartu in ber tzin, geo banatu… geo saldu… gelditzen zena etxera bueltatu… garai haitan esnia erruz saltzen zan kalean. Kale kantoi baten jarri eta bertan, esnia saltzea, berdin zun berua bazen… hotza bazen… / Horrez gain berdurakin ere ibiltzen tzen, haxitegiak egin eta landariak saldu. Berdura iten zan eta ama joaten zan goizero plazara, berdura saltzea. / Gu goizero goizeko bostetan joaten giñan, zaldiya ta karrua hartu, kargatu, ta berdura saltzea, 6:00-tako meza ondoren, Killikupea. / Nik oso gogoan dut aita haziak botatzen, oso politta izaten zan… Gero pixka bat nahasten tzun, geo zarabandakin zanpatu… / Makinakin lurra garbitzen, porruak garbitzen, tomatiak jartzen… ta geo anai zaharrenak atxurrakin tapatzen, inbernaderuak irekitzen, ixten… sentsazio guztiak baratzaki erlazionatuak. / Hor attak beti esaten tzun, gerra ondoren, beak, eskakizun handiya zegola Errenteriyan, horregatik utzi zittula behiak ta joan zen berdiña itea. Garai hortan gehien-gehiena berdura iten tzun, nik goatzen dittut saskikak, letxugaz bete betiak, azenayua… kajakak eramaten genittun azokara / (…)”

"Ama joten zan egunero plazara, berdura saltzea"_2017

[Erregistroen collagea]

Erregistratutako  testigantzek aipatzen dute Oiartzungo zenbait baserrietatik egunero joaten zirela Oreretako Merkatu Zaharrera, esnea eta barazkiak saltzera. Hauetatik abaituta, lan honek baserriaren eta merkatu tradizionalen harremanetan kokatzen gaitu, eta loturen bilaketa da, ahots, dokumentu eta irudien arteko muntaduran gorpuzten dena.

 

Lupa X. Dokumentalen Mostraren barne, Oreretako Niessen Merkatal Zentroan esku-hartzerkoan taxutu zen prozesua da; collage-a bertako merkatuan kokatu zen, iraganekoaren aztarnarekin lotura berriak sortuz eta, era berean, ikusle-kontsumitzaileari lekuko iragan eta aldaketekin topo egiteko aukera eskainiz.

l

bottom of page