top of page

TRIANGULAZIOAK

Triangulazioak_2017  

[Erregistro dokumentala (7' 27'') eta irudizko lekukotzeak]

 

Hiru baserrien arteko mikrokosmosa. Dirauen baserri bat, egokitu eta moldatu den baserri bat, eta desagertutako baserri bat. Paisaia kulturalaren aldaketen lekuko, eremuak jasan duen berregituraketen seinale, industrializatutako gune batekin egiten dugu topo; landa eremuaren eta hiritar bilakatutako guneen hartu-emanetik lurralde eta biztanleen arteko harremanen aldaketara, globalaren eta lokalaren arteko espazio hibridoen eraketara, mugen  alde baten eta bestearen arteko birdefinizioetara.

Gure posizioak errotzen gaitu bertan murgiltzerakoan; limite eta bat-egiteen arteko talkak korapilatuz, lekukotze eta momentu desberdinetatik gerturatuz, hiru baserrien ahotsen, irudien eta testuinguruaren iragan-orainaldiko  artikulazioa da proposatutakoa, triangulatutako eremuan.

bottom of page