LABORATEGIEN ESKAINTZA

BASERRIAREN LABORATEGIA

Garatutako ikerketa teoriko eta artistikotik abiatuta, baserriarekiko dugun iruditeria harreman, lengoai eta imaginazio berrietara ireki nahi du laborategi honek. Arte prozesuetatik abiara daitezkeen elkarrizketen bitartez, ikurraren dimentsioak irakurri ahala bere jatorria xehatzen joango gara, kultur nortasunaren kutxa beltzak irekitzen, geruzetan murgiltzen, esku hartuz eta mugiaraziz geure ikuspegiak, elkarrekin sortuz baserriaren irudi posibleak.

Taldeak: 8-10 pertsona

Saioen iraupena: 2 ordu

Formatuak:
Haurrak/familiak: Saio 1 

Gazteak: 2 saio 

Helduak: 4 saio edo 6 saio

HERRI-ETNOGRAFIA

Tailer honen asmoa inguratzen gaituen herri, auzo edo hiriaren izaera kritikoki aztertzea eta artistikoki esperimentatzea da. Prozesu etnografiko bat bailitzan, egunero bizi ditugun testuinguruen azpiegiturak arakatuko ditugu, gure paisaia etengabe performatzeko duten gaitasunean murgilduz,  ikuspegi eta kokaleku desberdinetatik kartografiatuz. Geruzaz geruza, asmoa gure begirada narratiba bisual, sonoro eta esperientzial berrietan zabaltzea da, zentzu bai indibidual eta baita kolektibo batean ere trazatuz.
 

Taldeak: 8-10 pertsona

Saioen iraupena: 2 ordu

Formatuak:
Haurrak/familiak: Saio 1 

Gazteak: 2 saio edo 4 saio 

Helduak: 4 saio 

MASKARA TAILERRA

 

Maskara bat sorzeko prozesu osoa eskaintzen duen laborategia da honakoa. Hainbat erreferenteetatik abiatuta, pausoz pauso sortuko du bakoitzak bere maskara, diseinutik aurpegien moldeetara, buztin modelaketa, fibrazko forma eman eta azken ukituetara arte. Tailer trinkoa da, maskaren eta bidriozko fibraren prozesu plastikoaren munduan murgilduko gaituena.

Informazio gehiago: info@onintzaetxebesteliras.com

Taldea: 6-8 pertsona
Iraupena: Bi ordu eta erdi

 

Helduak:  8 saio (2 hilabete, 20 ordu)

Salneurria: 200€ (material guztia barne)

Tokia: Oiartzun