ENKARGUZKO LANAK

DINAMIKA ETA PROZESU ESPEZIFIKOAK

Inguruan estuinguru konkretuei begira sortutako proiektu eta prozesuek betu dute lekua. Metodologia transbertsal batetik, prozesu oso bat garatu daiteke tokian tokiko beharrei begira; memoria, datu edo materialen berreskurapen prozesuak, kultura edo identitate alorreko lanketak, laborategi parte hartzaileak, erakusketak, esperientziak... Zergaitik ez landu ikuskera berri horiek? 

TRAIZIOAK_edited.jpg

HIRI ETNOGRAFIA

Tailer honen asmoa inguratzen gaituen  hiri, auzo edo herriaren izaera kritikoki aztertzea eta artistikoki esperimentatzea da. Prozesu etnografiko bat bailitzan, egunero bizi ditugun testuinguruen azpiegiturak arakatuko ditugu, gure paisaia etengabe performatzeko duten gaitasunean murgilduz,  ikuspegi eta kokaleku desberdinetatik kartografiatuz. Geruzaz geruza, asmoa gure begirada narratiba bisual, sonoro eta esperientzial berrietan zabaltzea da, zentzu indibidual eta kolektiboan trazatuz.
 

Bi orduko iraupeneko saioak
8-10 pertsonako taldeak

 

Haurrak: 2 ordu - Saio 1

Gazteak: 4 ordu - 2 Saio / 8 ordu - 4 saio 

Helduak: 8 ordu - 4 saio 

MASKARA TAILERRA

 

Maskara bat sorzeko prozesu osoa eskaintzen duen laborategia da honakoa. Hainbat erreferenteetatik abiatuta, pausoz pauso sortuko du bakoitzak bere maskara, diseinutik aurpegien moldeetara, buztin modelaketa, fibrazko forma eman eta azken ukituetara arte. Tailer trinkoa da, maskaren eta bidriozko fibraren prozesu plastikoaren munduan murgilduko gaituena.

Informazio gehiago: info@onintzaetxebesteliras.com

Bi ordu eta erdiko  saioak
6-8 pertsonako taldeak

 

Helduei zuzenduta. 20 ordu - 8 saio

Salneurria: 160€ (materiala barne)

Tokia: Oiartzun